__JON MARTIN EIZMENDI__
--- BIZITZAREN ANIZTASUNA ---
Bizitza aniztasunez beteta dago. Hasteko, naturaren definizioa ematea beharrezkoa da: unibertsoa osatzen duten, espazioan eta denboran diren izaki guztien multzoa da.
Naturako ugaritasuna sailkatzeko zientziak, taxonak erabiltzen ditu, hau da, bizidunak sailkatzeko oinarri eta arauak aztertzen dituen sistematika da.
hona hemen garrantzitsuenen lotura interesgarri batzuk irudien gainean klikatuz:
NATURAKO UGARITASUNAREN SAILKAPENA:
taxonen bidez
__ERREINUA__: Izaki bizidunak sailkatzen diren taxonomi talde nagusia, filumez edo dibisioz osatuta dagoena.
Landare, animalia, onddo, protistoak eta bakterioak
behean argazkietan klikatuz datu gehiago
ANIMALIAK
Espezie gehien duena da.
Bi filo
Ornodunak
Ornogabeak
LANDAREAK
Bi filo:
Zurtoin, sustrai eta hosto gabeak
Zurtoin, sustrai eta hostodunak
ONDDOAK
Organismo eukarionteak eta heterotrofoak dira
PROTISTOAK
Bertan sartzen dira:
Algak
Euglenoideak
Ziliadoak
Protozoarioak
Flagelatuak
BAKTERIOAK
Bakterioak edota monerak izenez ezagunak
Erreinu zaharrena
Bertan sartzen dira:
Bakterioak
Zianobakteriak
ATZERA
__PHYLUMA EDO FILOA__: Animalien sailkapenean, erreinua baino txikiagoa den eta klaseak bere baitan hartzen dituen taxonomi taldea, eredu orokor berbera duten izakiez osatutakoa.
ATZERA
__KLASEA__: Izaki bizidunen sailkapenean, filumak edo dibisioak banatzen diren kategoria taxonomikoa, bere baitan ordenak hartzen dituena.
ATZERA
__ORDENA__: Klase bat osatzen duten landare edo animali taldeetako bakoitza.
ATZERA
__FAMILIA__: Bizidunen sailkapenean, erlazionatuta dauden generoz osatutako taxonomi taldea, ordena baten barruan sailkatzen dena.
ATZERA
__GENEROA__: Bizidunen sailkapenean, familia baino txikiagoa den eta oso antzekoak diren espeziez osatuta dagoen taxonomi taldea.
ATZERA
__ESPEZIEA__: Ezaugarri fisiko eta biologiko berberak dituzten eta beren artean soilik gurutzatzen diren edo gurutza daitezkeen indibiduoez osatutako taldea, sailkapen taxonomikoaren unitatea dena. Espezieak generoak osatuz elkartzen dira eta beren baitan subespezie, barietate eta arrazak bereizten dira.
ATZERA
Frogatu zenbat dakizun
Erantzunak
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.